'Berbalagun'ek denboraldiari amaiera emango dio datorren astean

Ibilbide feminista jardueraren kartela

Asteazkenean, herrian zehar ibilbidea eginen dute emakumeen eta feminismoaren aztarnak ezagutzeko xedez. Ibilbide horretan borroka feministak eta emakumeek herriaren historiari egindako ekarpenak eta bertan utzitako aztarnak bisitatuko ditu taldeak. Taldea goizeko 10etan bildu eta aterako da, Martxoaren 8ko plazatik.