Imagen
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako
‘Berbalagun’ ekimenak jarduera bi prestatu eta iragarri ditu aste honetarako. Lehena `pintxo-potea’ da eta ostegunean -6an- egingo. Bigarrena, doako tailerra ostiral arratsaldean -7an- egingo dena, Antxitxiketan taldearekin elkarlanean. Lehen proposamenean aukera eskaintzen dute euskara gune eroso eta egokian praktikatzeko. Parte-hartzaileek arratsaldeko zazpi eta erdietan elkartuko dira, Infreñu tabernan.