Berbalagunek jarduerari eusten eta ekimena talde gehiagori edo parte-hartzaile berriei irekitzen die

AIZU! kartela

'Berbalagun'ek joan den urrian ekin zion bere jarduerari herriko euskaltegiek ikasturtea hastearekin batera eta harrez geroztik hamar talde ditu euskaraz mintzatu eta praktikatzeko helburua duten pertsonekin. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, SAR-COV-2 pandemiaren eta horren gorabeherak jasan arren, jarduerari eustsi eta hori mantentzen dutela osasun-agintarien gomendioak betez eta aurrez aurreko taldeetan segurtasun-protokolo zorrotzak ezarriz euskara praktikatzen jarraitu ahal izateko.