Denboraldi honetako piroporik freskoenak ezagutu nahi?

'Matematikako klasean ere ez naiz zure begiradan adina galtzen'

70 bat lan dibertigarri, poetiko, sentsible nahiz bihurri aurkeztu dira aurten Ermuko Udalak antolatutako euskarazko Piropo Lehiaketaren XIV. edizioan. Covid-19aren pandemiak gogor markatu duen urte honetan, irudimena gailendu da beste behin lehiaketa honetan, eta jada baditugu irabazleak.