Ermua Pilotari: oroimen legatu bokazioarekin, guztion ezagutzarako

Aurkezpen ekitaldiko mahaian

Profesionaletan jokatu duten Ermuko pilotarien lehen argazki bilduma aurreko ostiralean aurkeztu zen Lobiano Kultur Gunean. ‘Ermua Pilotari’ tituluko argitalpenaren hitzaurrean jasotzen denez, “Ermuak beti izan du lotura handia pilotarekin modalitate guztietan. Ermuar askok ‘Ermua’ izena eraman dute mundu osoan zehar: Ameriketan, Italian, Filipinetan, Txinan, eta abar... 66 argazki biltzen ditu bildumak, bakarkakoak gehienak, nahiz eta bikoteenak eta taldeenak ere badauden. Pertsonen izen-abizenak jasotzen ditu eta kronologikoki antolatuta dago, jaiotza-urtearen arabera.