Imagen
Ermuko ikastetxeek 'Korrika txikia' gauzatuko
Ermuko ikastetxeek gaur arratsaldean ‘Korrika txikia' ekimena gauzatuko dute, datorren astean hasiko den 22. Korrikaren baitan. Arratseko hiruretatik aurrera izango da, eskola-jardunaldiaren bigarren zatian. Ikastetxeek herriz herriko ibilbidea egingo dute, euskararekiko eta ekimenarekiko babesa eta konpromisoa erakusteko.