Euritan nahiz eguzkitan, euskararen alde korrikan

Korrika Ermuan

Ehunka lagunek eguraldi txarrari aurre egin eta Korrikaren 22. edizioan parte hartu dute gaur goizean Ermuan. Euskararen aldeko lasterketa Mallabitik sartu da gure herrira, Urtiako industrialdetik, 9:15 aldera, eta Ermuko kaleak zeharkatu ditu eguzkitan nahiz euritan.