Euskararen galak Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketako irabazleak aurkeztu ditu

Euskararen Gala

Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita bederatzigarren edizioak baditu irabazleak. Herriko ikastetxe guztiak elkarlanean aritu dira lehiaketaren edizio berri honetan, eta bertako ikasleen artean oso harrera ona eta parte hartze zabala izan du. Ostegun honetan, abenduak 1, Euskararen Nazioarteko Eguneko galarekin bat eginez, lehiaketa irabazi duten pertsonei sariak banatu zaizkie.