Euskarazko ahozko ipuin laburren lehiaketa antolatu du Berbalagunek

Ipuin lehiaketaren kartela

Euskarazko ahozko ipuin edo narrazio laburren lehiaketa antolatu du herriko 'Berbalagun' ekimenak, berrogeialdia eta konfinamendua eramangarriago egiteko, baita euskara praktikatu ahal izateko ere. Parte hartu nahi dutenek grabaturiko ipuin edo narrazio bat bidali behar dute Watxap bidez 663 070 492 telefono zenbakira, gehienez ere bi minutukoa. Bertan, nahitaez, koroa eta birus hitz gakoak erabili behar dira. Lehiaketa atzotik zabalik dago eta apirilaren 3ra arte iraungo du. Hiru adin talde aurreikusi dituzte antolatzaileek.