Gurasolagun irekiko tailerra egingo ostiralean

Gurasolagun irekiaren kartela

‘Berbalagun' ekimenak, Antxitxiketan elkartearekin elkarlanean, 'Gurasolagun irekia I' ekimena iragarri du aste honetako ostiralerako. Guraso eta seme-alabentzako tailerra izango da, Gabon kontuak ardatz izango dituena eta euskara hutsean egingo dena mintzapraktika egin ahal izateko. 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat aproposa.