Herritarren kontzentrazioa Alberto eta Joaquinen omenez

Zaldibar Argitu

Gaur osteguna, maiatzak 6, 15 hilabete bete dira Zaldibarko zabortegia amildu eta bi langile hondakinen azpian lurperatuta geratu zirenetik. 455 egun Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gabe. Hori horrela, Zaldibar Argitu plataformak mobilizazioak eta elkarretaratzeak deitu ditu gaur tragedia hau gertutik bizi izan duten herrietan.