Idatzi gutuna euskaraz Olentzerori eta irabazi saria

Olentzero Ermuko Liburutegian

Eguberria gero eta hurbilago baita Olentzero ber ere… Egun gutxi falta dira ikazgile ezagunena menditik jaisteko, guztiok espero ditugun opari zakukadarekin. Hori horrela eta tradizioari eusteko, Ermuko udal Euskara Sailak, udal liburutegiarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan, Olentzerori euskarazko gutunak idazteko ekimena jarri du abian aurten ere.