Imagen
Lehorreko ekosistemak protagonista Ermuko Pleno Txikian
Pandemia dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren, Ermuko Udalak Pleno Txikia hartu du berriro, eta Udalbatzak eta herriko ikasleek bat egin dute bertan, Agenda 30 proiektuaren barruan. Ostegun honetan, ekainak 2, San Lorentzo eta San Pelaio ikastetxeetako 27 haur bertaratu dira Osoko Bilkura aretora, beren proposamenak aurkeztera.