Olentzeroren kalejira Ermuan

Olentzero Ermuan

Abenduaren 24ko goizean, Ermuko neskato-mutikoek bisita oso berezia jaso zuten Orbe Kardinala plazan. Olentzero Txiki herrira etorri zen, astoarekin eta gozokiz beteriko saskiekin, urtean zehar zintzoak izan direnei banatzeko asmotan.