'Paseolagun' ekimena datorren asteko asteartean eta igandean egingo da

Apirileko paseolagun jardueraren kartela

'Berbalagun' jardueraren taldearen koordinatzaileak ezagutarazi duenez, 'Paseolagun' jarduera datorren astean egingo dute. Jada, osatuta dituzten lehen bi taldeak, kalean eta paseoan euskaraz mintzapraktika egiteko elkartuko dira, osasun gomendioak oinarri izanik. Taldeak datorren asteko astearte eta igandean bilduko dira, apirilaren 20an eta 25ean, hain zuzen ere.