Paseolagun: mintzapraktika segurua kalean

Paseolagun ezagutarazteko kartela

Covid-19ren pandemiak planteatutako egoera sozial eta sanitarioari erantzunez, 'Berbalagun' ekimenak jarduera egokituko du, eta mintzapraktikarako bilera edo topaketa kaleko aire zabalean egiteko aukera eskainiko du, espazio itxietan egin gabe. Talde txikiak sortzea proposatzen du, kalean dabiltzan bitartean euskararen ezagutza eta praktikak partekatzeko.