Imagen
Udalbatzak Migraziorako Euskal Itunarekin bat dagoela berretsi du
Ermuko Udalbatzak bere atxikimendua eta konpromisoa berretsi ditu Migraziorako Euskal Itunarekiko, zeina aho batez onartu zuen ekainaren 29ko ohiko osoko bilkuran. Udalbatza kideek aste honetan modu sinbolikoan berretsi dute itunari emandako babesa, ekimenaren kartel grafikoarekin taldeko argazkia ateraz. Zinegotziak astearte gauean batu ziren udaletxeko eskaileran, urriko osoko bilkura amaitu ondoren.