Uztaileko 'Gure Agenda'n hamabost jarduera

Uztaileko 'Gure Agendaren' pantaila-irudia

Udal euskara sailak uztaileko 'Gure Agenda' hilabetekari digital berria eta interaktiboa ezagutzera eman du Hileko bildumak, besteak beste, egin ditzakegun hainbat ikastaroren, ostiraletako zirku-ikuskizunen, bertso jaialdiaren eta Skakeitanen kontzertuaren, Rafa Ruedaren edo Pettiren emanaldiaren, DJarekin egindako festaren, euskararen aldeko toparen, Joselontxos fanfarrearen kalejiraren eta Zezen eguneko erromeriaren berri ematen du agiriak. Hamabost proposamen interesgarri.