‘Ermuak erabakitzen du’ 2026ko aurrekontu partehartzaileen prozesua itxi da
‘Ermuak erabakitzen du’ 2026ko aurrekontu partehartzaileen prozesua asteburu honetan amaitu da. Ostiralean eman zitzaion amaiera adin-taldekako herri-bozketari, bai aurrez aurre "Abiapuntu" bulegoaren bidez, bai online egoitza elektronikoaren bidez.
Sei (6) urtetik gorako mila eta ehun (1.126) pertsonak baino gehiagok eman dute botoa eta babesa, lehenengo galbahea egin ondoren onartutako proposamenei. Proposamenen bozketa ez da osorik amaitu, ikastetxeek oraindik ez dutelako prozesua bukatu, datozen egunetan egingo dituzten azken saioak falta baitira.
Boto guztiak zenbatu bezain laster, babes gehien jaso duten proiektuak eta, beraz, 2026ko ekitaldian garatuko direnak, iragarriko ditugu.
Ermuko Udalak eskerrak eman nahi dizkie kontsultan parte hartu duten guztiei eta, oro har, herritar guztiei parte hartzeko prozesu honetan izan duten interesagatik.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik