Ermuak Erabakitzen Du - 2026ko Aurrekontu parte-hartzaileak

Herritarrek 2026ko Udal aurrekontuko 250.000 euro zertarako erabili erabaki ahal izateko partaidetza prozesua antolatu du Ermuko Udalak. Diru-kopuru osoa lau adin-talderen arabera banatuko da, eta martxotik ekainera bitartean fase ezberdinak izango ditu prozesuak.

Aurkeztu zure proposamenak martxoaren 1etik 31ra!

Online galdetegia

Informazio orokorra

Ermuko Udalak 2026ko Aurrekontuan 250.000 euroko partida bat izango du herritarren eskura, guztion artean Ermua nola hobetu erabaki ahal izateko. Prozesua lau adin-tarte ezberdinetan banatuko da, bakoitza bere diru-partida bereiztuarekin, eta Ermuan erroldatuta dauden 6 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango dute.

Parte-hartze prozesua fase ezberdinetan banatzen da:

  • Martxoaren 1etik 31ra: herritarrek euren proposamenak aurkeztuko dituzte, 2026an burutu daitezkeen eta Udalaren eskumenekoak diren edozein gairen inguruan.
  • Apirila: Udalak jasotako proposamen guztiak aztertuko ditu, euren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta juridikoa zehazteko.
  • Maiatzaren 19tik 30era: bideragarriak diren proposamen guztien artean, herritarrek euren gustokoenak bozkatuko dituzte.
  • Ekaina: emaitzak iragarriko dira eta herritarrek hautatutako proiektuak nola gauzatuko diren azalduko da.
Helburuak

Ekimen honen helburua udalerriaren hobekuntzan adin guztietako herritarrak inplikatzea da, demokrazia parte-hartzailea baliatuz.

Parte-hartzaileak
 
Prozesua lau adin-tarte ezberdinetan banatzen da, bakoitza bere proiektuak burutu ahal izateko diru-partida bereiztuarekin, eta herritar bakoitzak dagokion tartean soilik parte hartu ahal izango du:
  • 6-13 urte: 30.000 euro
  • 14-29 urte: 50.000 euro
  • 30-64 urte: 85.000 euro
  • 65+ urte: 85.000 euro
 
Parte-hartzeko bideak
 
Adin-tartearen arabera, parte-hartze kanal ezberdinak zabaldu dira. Martxoaren 1etik 31ra proposamenak aurkezteko honako aukerak ditugu:
  • 6-17 urte: ikastetxeetan tailerrak egingo dira proposamenak aurkeztu eta guztien artean gustokoenak aukeratzeko.
  • 18 urtetik gora:
    • Online galdetegi hau betez
    • Papereko galdetegi hau osatu eta Udal zerbitzuetako hautestontzietan (Abiapuntu, Lobiano Kultur Gunea eta Miguel Ángel Blanco kiroldegia) edo auzoetako kutxatiletan utziz:
      • Bizkaia Etorbidea 5 (Akerlei)
      • Unamuno Gizarte Zentroa
      • Zubiaurre kalea, 24
      • Zerukoa 2 kalea, 9
      • San Pelaio kalea (Eroski)
      • Zearkale kalea, 17
      • Ongarai kalea (San Martin taberna)

Kasu guztietan, pertsona bakoitzak gehienez ere bost proposamen ezberdin aurkezteko aukera izango du lehen fase honetan.

 
Emaitzak
Oraindik ez dugu emaitzik.

 

Formulario

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko