40 urtez ikasten egonaz

Benitoweb_10_07_2007_14_36_46.jpg
CD

Gure herriko kantari enblematikoenetakoa dugu Lertxundi. Kantatzen hasi zenetik 40 urte pasa direlarik, Gernikan eta Tolosan zuzenean grabaturiko disko bikoitza aurkeztuko du. Bertan oraingo taldeak lagundurik karrera luzeari errepaso bat emanez, egungo zuzeneko soinu eta lilura guztia bildu du disko honetan. Kantu berri bi ere topatuko ditugu bertan:"Itsasoari begira", eta Olatz Zugastik urrezko hariz jositako "Itoitz" izenekoa.

PID
494