Imagen
Artzapezpikuaren bisita

Ficción adultos/as
Bogdanski Dolina herri imajinarioan kontzentrazio eremu bat dago, baina agintariak ez dira naziak edo komunistak, baizik eta eliz hierarkia, eta apaizgaiak polizia sekretua. Gábriel Ventuza atzerritara herrira heldu da aitaren gorpuzkiak eramateko asmoz; iritsi bezain laster, ordea, arropa eta diru guztia lapurtu diote. Kontakizunaren estiloa eutsia, lehorra eta zorrotza da, bertako izugarrikerietatik urrundu nahi balu bezala, baina sexua zein natura aipatzen dituenean emankorrago aritzen da Bodor. Suma daiteke diktadura sasoietako egoera larrietan ageri ohi diren plazer uneak azpimarratzeko ahalegina egiten duela, deskripzio sentsualetan barrena. Más información
PID
1788