Azken tranbiaren itzala

Azkenweb_28_04_2011_12_04_39.jpg
Ficción adultos/as

1938ko uztailaren 30ean, faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera, hiriburutik hurbil den herri batean, hari bi gurutzatuko dira. Batetik, auto ofizial batean zenbait frankista nabarmen datoz: Augusto Beitia armadore eta estraperlista eskrupulu gutxikoa, eta Miguel María Sasnar, kazetari militar barren ustelekoa; misio ezkutu bat izan berri dute Bordelen, bizirik dirauen gerrak horrelako lan beltzak ere eskatzen baititu oraindik. Bestetik, haiekin egingo du topo Basabe-Uriarte familiak. Sendi apala, lanaren nekeak eta maitasunaren pozak ahal bezala daramatzana, historiaren protagonista ez baizik haren biktima izaten ohitua. Más información

PID
1786