Imagen
Diamantezko miraria
Ficción infantil y juvenil
Martin Aldiakoa mutikotan aitarik gabe geratu zenean, nekez susmatuko zuen bere bizitzak izango zuen aldaketa: bizimodua irabazi beharrez, etxekoak utziko ditu, baita Ondarroa bere sorterria ere. Beiragile jakintsu batengana joango da, Durangora, baina bidaia luze eta misteriotsuago batean abiatuko da laster, Galizia alderantz.
XVIII. mende hasieran kokatutako nobela historiko eder bat idatzi du egileak, irakur-gai gozagarria izateko osagai guztiak dituena: abentura, misterioa, bidaia, amodioa...
PID
437