Imagen
Lilurabera

Ficción adultos/as
Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen «bizi kondaira literario-musikal»ean. Más información
PID
5188