Imagen
Maite gorroto zatitua
CD
Imagina dezagun momentu batez odol malko batek maite dugun pertsona baten aurpegia zeharkatzen duela. Zer adierazi dezake malko gorri horrek? Maitasunaren adierazgarri izan daiteke? Edo gorroto sakonenaren islada? Agian gorrotoaren eta maitasunaren uztartzean datza erantzuna. Dena dela, Neü taldeari dagokio zuzena den erantzuna bilatzea, horregatik "Maite gorroto zatitua" izenpean kaleratu dute disko berri hau. Rocka eta metalaren uztarketaren ondorioz sortu da Neüren musika. Estilo indartsu eta bizi honekin aurkezten dute haien lehendabiziko lan hau Baga-Bigaren eskutik.
PID
669