Imagen
Mundua betetzen zenuten

Ficción adultos/as
Beste inon ez, igual, baina toki batzuetan, adibidez hemen, eta orain ere, oraindik ere, hartu italianoko kafea, Gasteizen elkarrekin erositako katilu zurieder hartan. Pottoka beltzak agertu baitzaizkit mendi-magal hartara, ametsetan bezala, eta moxalak ere maitagarriago egiten direlako Kantikarik Ederrenaren ostean… Eta behar bada, gozatu kafea ere, ezeren beldurrik gabe eta ametsetatik ekarri gozoa testuetara –garbigailua isiltzen den bitartean– gau guztiak edozein gau baitira lotaratu aurretik, gauerdirako orduerdi baizik falta ez bada ere, adibidez, pottoka beltzak betazalpera trostan agertzen direnean.
PID
4367