Imagen
Paradisua

Ficción adultos/as
“Bero egiten zuen. Itsasoaren orroa besterik ez zen entzuten. Ilargiaren argiak paisaia mudatu zuen; bazter ezagunak oihan kezkagarri bilakatu ziren, mundu irreala, bake eta bakardadea. Ulertzen nuen toki harekiko lilura. Sorbalda okertua igurtzi nion. Bizkar osoa, lepoa. Basagiroaz kutsatuta edo, sudurra lokiraino hurbildu nion, mendiari zeriona bezain neutroa eta freskoa zen lurrin hura beste behin dastatu guran. Tupustean etzan egin ginen izarpean, adartxo, hartxintxar eta sasizko lardaska hartan, elkarri antsiaz musuka.” Más información
PID
2146