Pardines, ETA erailtzen hasi zenean

Pardinesweb_31_08_2018_9_48_02.jpg
No ficción adultos

1968ko ekainaren 7an ETAk José Antonio Pardines guardia zibil gaztea erail zuen. Gorpuak bost bala zauri zituen gorputz-enborrean. Haren azpian lau jaurtigai topatu zituzten, eta, metro bat baino gutxiagora, bost bala-zorro: haietako hiru 9 milimetro parabellum kalibrekoak, eta beste bi 7,65 milimetrokoak. Pardinesen arauzko pistolaren zorroa lotua zegoen. ETAren lehen biktimak ezin izan zuen bere burua defendatu. José María Garmendiaren hitzetan, egun hartan “Euskal Herriaren historia betiko aldatu zen”. Más información

PID
4586