Harrapatuko al du kameleoiak marigorringoa? Eta matxinsaltoa? Eta beldarra?... Eta zuk, aurkituko al dituzu? Kartoizko liburu jostagarri honekin haur txikiek primeran pasako dute koloreak, zenbakiak eta animaliak deskubritzen dituzten bitartean. Jolasa eta behaketa uztartzen dituen liburu polita. Más información
Hileko nobedadeak


Untxamak gutuna idatzi dio amama Untxiñeri, askaltzera gonbidatzeko. Untxiñok, amari lagundu nahi dionez, gutuna botatzeaz arduratu nahi du. Baina postontzirainoko bidea ez da batere erraza izango. Más información

Liburu irrigarri bat, ahoz gora irakurtzeko aproposa. Gela erdiko elefantearen irudiak adierazten du denok ohartu eta inork aipatzen ez duen hori. Liburu hau irudi horrekin jolasten da: gela erdiko elefantea ezkutatu egiten da, oso modu dibertigarrian. Más información

Albik bere bidean aurkitzen dituen objektuak biltzen dituen balea da; itsasoan beldur diote dena hartzen duelako. Hala ere, duen guztia edukita ere, ezerk ez dio zoriontasuna ematen eta ez dago gustura bere buruarekin. Kattin karramarroak hausnartzera bultzatuko du, ea zergatik hartzen dituen hainbeste objektu.

Amona bakarrik eta zoriontsu bizi da basoan, bere etxea euliz betetzen den arte. Euliez nazkatuta eta haietaz libratu ezinik, etxea armiarmaz beteko du, euliak jan ditzaten. Hasiera batean irtenbide burutsua dirudien arren, laster arazo berri bihurtuko da; izan ere, nor bizi daiteke lasai armiarmaz inguratuta? Beraz, armiarmak jango dituen beste animalia baten bila abiatuko da Dorotea. Más información

Adur BETI zegoen kezkatuta. Kezka eragiten zioten lagunik gabeko galtzerdiek, katagorri gaiztoek, askatutako lokarriek? Baina kezkarik handiena HAIZEAK eragiten zion. Adurrek Maia ezagutu zuen, eta lagunak egin ziren. Maiak ez zion beldurra EZERI. Egun haizetsu batean, Maiak kanpora joan nahi izan zuen jolastera, eta haizeak airean eraman zuen Adur! Itzuli zenean, Adur guztiz aldatuta zegoen?

«Auto-stopean» istorio ausarta da eta, hain juxtu ere, auto baten barruan gertatzen dira humorez eta egoera barregarriz beteriko egoera guztiak, aldian-aldian sartzen diren bidaiari berezi-bereziak ere tarteko direla. Más información

Dortoka triste zegoen. Triste bai triste, ezin tristeago. Gauza bakar batek lagundu ahal zion dortoka tristeari. Trikua triste zegoen. Triste bai triste, ezin tristeago. Gauza bakar batek lagundu ahal zion triku tristeari. Besarkada bat! Lortuko al dute norbait besarkatzea ? Más información

Papagorritxok lehen eguna izango du gaur eskolan. Ez du joan nahi, baina, halere, probatzea erabaki du. Papagorritxok oso ondo pasatu du eskolan! Sokasaltoan ibili dira, eskulanak egin dituzte, eta Papagorritxok dorre bat egin du blokeekin. Gainera, bere kabuz joan da komunera... Más información