Sexta edición completamente revisada y actualizada por Txusma Perez Azaceta. En su nueva versión recoge 95 ascensiones a 155 cumbres. Incluye todas las cotas del Catálogo de Cimas de Euskal Herria correspondientes a Gipuzkoa. Más información
Hileko nobedadeak
Gose, oso gose da amona Tomaxa. Sagarra du amets. Pausoa ote trakets? Más información
Maitasun musua
paaapaaagaioarena,
edo paaapogorriarena
edo pooottokarena.
Más información
Gaztetan ehiztaria izan ondoren, zahartutakoan, argazkilari bihurtutako aitonaren eta bilobaren istorio da hau, xume bezain dotore kontatuta. Basoak eta bertako bizitzak erakarrita, aitonaren eskutik naturaren lilura ezagutuko du neskatxak. Más información
Istorio honetako protagonistak gauero bere ohe azpiko maitagarriarekin hitz egiten du. Gau baten berak esaten dio gaixorik dagoela eta etxeko eta lorategiko pertsonei laguntzeko bere lanean ordezkatzea eskatzen dio. Hurrengo egunean, berak emango dio jaten mahai azpiko munstroari, armairuko itzalarentzat kapa magikoa lortu behar du, basoko erregearentzat jauregia eraiki... Más información
Grisu eta Gaztaina untxiak bakean bizi ziren, bakoitza bere ziloan eta elkarren ondoan. Baina noizbait samurtu ziren.. Hara non, borrokan ari ziren aldi batez, azeri gose-hamikatu bat hurbiltzen zaien... Más información
Batzuetan bizitzari aurrez aurre begiratzen diogu, eta beste batzuetan zeharka. Batzuetan leihotik begiratzen diogu, balkoitik edo eguzkitako betaurreko handi batzuen atzetik, ongi babesturik. Batzuetan gorriak ikusten ditugu bizitzan, baita beltzak ere, eta badira egunak bizitza arrosa kolorekoa ikusten duguna. Denok begiratu diogu inoiz bizitzari toki bitxiren batetik… Pentsatu al duzu, baina, nola ikusiko ote den bizitza zebra baten barnetik?
Xuban txikiak kontakizun berria aurkezten digu. Oraingoan, gauza baliotsuei buruzko hausnarketa polit eta baliagarri bat partekatzera dator; behin gureak direnean, giltzapetuta gelditzen dira gauza baliotsuak... Naturan, aldiz, kontrakoa gertatzen dela bururatzen zaio Xubani. Más información
Zeure buruari behin baino gehiagotan esango zenion, beharbada, “…. ez dakit marrazten!”. Horixe bera gertatzen zaio istorio honetako protagonistari. Hartu arkatza eskuan eta hasi jolasean… ikusiko duzu zer gertatzen den! Más información