Olbap 8 urteko mutikoak aitaren lanbidea ikasi zuen, eta bere etxeko atetik zintzilik utzi zuen brontzezko esku bat, mende asko geroago ospetsu egingo zena.
Hileko nobedadeak
Hideane, Kastorrena baserrian bizi da, Zaldibarren,bere ama eta lagunekin. Bapatean laino gris eta erraldoia ikusi dute. Nork lapurtu digu eguzkia?
"Nix Amesgaiztok ezin du aditzen duena sinetsi: Sen Ametseder ez da inoiz benetako pijama-jai batean izan! Gauzak horrela, bere lagunik onenaren omenez jai izugarri dibertigarria antolatzea erabakitzen du.
Botereak heredatu zituenetik, Amandak ez du atsedenik hartu: entrenamenduak, etxeko lanak, misioak… Baina dena aldatzear dago, lehen aldiz hartuko baitu eguna libre institutuko dantzaldira joateko. Soineko polit bat erosiko du, elkarrekin joateko eskatuko dio Jasoni eta bikaina izango da. Baina gauzak ez dira inoiz norberak nahi duen bezalakoak.
Gure etxeko atearen aurrean igarotzen ditugu unerik goxoenak eta ederrenak. Hantxe eserita egiten ditugu azkenaldian oporretako gure bidaiak ere, bertatik mugitu ere egin gabe. Aurten uste genuen norabait ateratzeko aukerarik izango genuela bi urteko etenaren ondoren, baina oraingoz nahiko lan. Ikusiko dugu.
Zakur Ustel aurkezten dizugu. Zaborrontzian bizi da, sardina-usaina dauka, arkakusoz josita dago eta alfonbra zahar baten antzeko ilajea darama aldean. Ez hori bakarrik, tuntun samarra ere bada. Bihotz onekoa ere bai, ordea: beregan dena da poza eta bizipoza. Izugarri maiteko duzu.
Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia. Autobusean, liburu bat topatu du, azpimarrez beteta, eta horren bitartez aurkitu du Andreu, gaztetan ezagutu zuen mutila. Punta s’Arenellako itsasargia da bien abiapuntua; iraganera gerturatu ditu, eta, halaber, elkarren zalantza eta minutara.
Charley Moon es un muchacho dulce, despreocupado y bromista. Vive con su padre en un viejo molino que se cae a pedazos en los humedales de Little Summerford, una aldea situada en un remoto recodo del Támesis, en la campiña inglesa. Generación tras generación, los Moon se han ocupado del molino, que, sin duda, ha vivido tiempos mejores…
Opari osagabe baten oroitzapena, Hildakoen ilarak eta hiltzaileenak, Lizasoko komuna eta haren itzalean hartutako bainua, biribilguneen utopikoak, gazte bat pintadak garbitzen, andre bat katu baten marruen eta amaren azken egunen artean, sasoiz kanpoko norbaiten itzulera, infinitura multiplikatutako tximinioak.. Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bidlu du Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman.