El cine de octubre concluye con ‘Carmen y Lola’ y ‘Ha nacido una estrella’

23.10.18
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiaren urriko zine programazioa azken txanpan sartu da. Osteguneko zineklubean Hafsteinn Gunnar Sigurðsson ‘Buenos vecinos’ filma islandiarra proiektatuko dugu. Komedia beltza da, zuhaitz baten kontu bizilagun batzuk dituzten liskarrak mintzagai dituena. Filma garratza, ironikoa eta hainbatean krudela ere bada filma hau, mendebaldeko gure gizartean ditugun elkarrekin bizi eta errespetatzeko ditugun arazoen isla. Atli gurasoen etxera bueltatu beharra du banandu eta gero. Bere bizitzari aurre egiten eta berrantolatzen ari den unea bere gurasoak eta gainerako bizilagunak familiaren lorategian dagoen zuhaitz handi zahar batek sortzen duen gerizpearen kontura duten liskarrean harrapatua suertatzen da. Zuhaitz bat, familia bi eta itzeleko istilua. Buenos vecinos jatorrizko bertsioan eskainiko dugu gaztelaniazko azpitituluekin, ohikoa den iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko zaigu. Arratsaldeko zazpi eta erdietan estreinakoz Arantxa Etxebarria zuzendari bilbotarraren Carmen y Lola filma ikusgai izango dugu.Cannes Jaialdiko zuzendarien hamabostaldirako aukeratzen den lehen zinta espainiarra izan da. Filmak neska ijito bik duten maitasun istorioa kontatzen du. Konturatu orduko harreman horregatik familiaren eta gizartearen presioa sentitzen hasiko dira. Filma freskoa da, ausarta eta emozioz beterik dago. Istorioa errespetuz kontatzen du eta aipagarri da Zaira Morales eta Rosi Rodríguez aktore protagonistek egindako lana ona. Carmen y Lola filma hau hiru egun eta ordutan ikusteko parada izango dugu, aukera, larunbat arratseko 19.30etan, igande gaueko 22etan eta astelehen iluntzeko 20:30etan.

Asteburuko bigarren proposamen eta aukera Bradley Cooper aktore ezagunak zuzendutako ‘Ha nacido una estrella’ zinta ipar amerikarra izango da. Laneko protagonistak dira zuzendari-aktore bera eta Lady Gaga kantari ospetsua. Remaketzat har daitekeen arren, kritikak ontzat eman eta goraipatu izan du, hala Cooperren zuzendaritza nahiz kantariaren interpretazioa azpimarratuz. 2019ko Oscar sarietarako kontutan hartu beharreko lana da. Jackson Maine, guztiok bezala bere arazoak dituen musika izarra da. Kasualiatez etorkizunaren bila dabilen Ally artista ezagutu eta honetaz maitemintzen da, Ally etsita eta dena bertan behera usteko dagoen unean Jackek hari ospea lortzen eta musikan leku egiten laguntzeko erabaki hartzen du. Ha nacido una estrella filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 19.30etan ikusi ahal izango dugu.

Igande arratsaldeko 5etan Alpha titulua proiektatuko dugu, Europak orain 20.000 urte jasan zuen azken glaziazioan ehiztari gazte baten abentura epikoa kontatzen duen filma da. 7 urtetik aurrerako ikuske gazteentzat.

Argibide gehiagorako ikus eta kontsultatu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Noticias relacionadas

Imagen
07.05.25
Concierto de ‘Korrontzi’ y la Banda de la Escuela de Música Alboka

En Ermua Antzokia, a las 20:30 horas del viernes. Entradas a 10 euros
Imagen
06.05.25
"Sorda" y "Confidencial" protagonizan la cartelera de cine de la semana

También se ofrecerán "El segundo acto" y "Misión Panda en África" durante los próximos días
Imagen
29.04.25
El Antzoki iniciará la programación de mayo, mes que despedirá el cine hasta septiembre

Esta semana proyectará ‘La chica de las Aguja’, ‘Por todo lo alto’, ‘Un funeral de locos’ y ‘La Luz de Aisha’