'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian
‘Mar-Mar Teatro' konpainiak ‘Arrainak bihotzean' haurrentzako ikuskizuna taularatuko du datorren larunbatean Ermua Antzokian, 17:00etatik aurrera. Emanaldia euskaraz izango da eta aproposa da 2 urtetik gorako ikusleentzat. Sarrerak 4 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kultur Gunean eta online Kutxabanken atarian. Obra Leire Bilbaoren ideia batean oinarrituta dago, eta Getari Etxegaraik zuzentzen du, Mar-Mar teatrorekin batera. Antzezleak Irene Hernando, Aritza Rodríguez eta Maitane Serrano dira.
Sinopsia
Martik ez daki non bizi diren beldurrak; bera kostaldeko herri batean bizi da, kresal usainarekin. Aita marinela da eta denbora luzea ematen du itsasoan. Egun gris batean, aita noiz itzuliko zain portuan dagoenean, ekaitz handi batek itsasora botako du. Martik nahitaez hondotik bidaia bat hasiko du, eta, horretarako, beldurren hizkuntza eta arrainena ikasi beharko ditu.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu