Lur zabaletan

Lurweb_02_06_2009_11_33_59.jpg
Ficción infantil y juvenil

Pello goseak ernatu du. Etxean zegoela ari zen ametsetan, eta bildots izterra, amak prestatua, mau-mau iresten ari zela. Ezpainak milikatu ditu bildotsaren zaporea ez galtzeko, baina ez, ezpainetan, ahoan, ezaren zapore ozpina baizik ez da. Sumindua, begiak ireki ditu. Eguzkiak ez du oraindik zelaiaren zabala argitu. Inguruan, hots bakarra haizearen txistua da. Pelloren ondoan, Mixel eta Pettiri zurrungaka daude beti. Haiek iratzarri gabe, kanpamendu ondoko errekaskara abiatu da edan-garbiketak egitera. Tripak marmarka ari zaizkio. Laugarren eguna dute jan gabe. Más información

PID
1222