Imagen
Lur zabaletan

Haur eta gazteentzako fikzioa
Pello goseak ernatu du. Etxean zegoela ari zen ametsetan, eta bildots izterra, amak prestatua, mau-mau iresten ari zela. Ezpainak milikatu ditu bildotsaren zaporea ez galtzeko, baina ez, ezpainetan, ahoan, ezaren zapore ozpina baizik ez da. Sumindua, begiak ireki ditu. Eguzkiak ez du oraindik zelaiaren zabala argitu. Inguruan, hots bakarra haizearen txistua da. Pelloren ondoan, Mixel eta Pettiri zurrungaka daude beti. Haiek iratzarri gabe, kanpamendu ondoko errekaskara abiatu da edan-garbiketak egitera. Tripak marmarka ari zaizkio. Laugarren eguna dute jan gabe. Informazio gehiago
PID
1222