Las autoras son profesoras de Lengua y Literatura Españolas en institutos públicos de enseñanza secundaria de Cataluña. En esta nueva publicación utilizan la carta como forma de comunicación y de expresión de vivencias. En el libro se proponen textos de diferentes orígenes que se acompañan de imágenes ilustrativas. Texto e imagen están ordenados según una cronología vital: la infancia, la adolescencia, la madurez y la muerte. Esta ordenación de los textos proporciona una rica visión de la experiencia humana y literaria.
Hileko nobedadeak
Goizero aitak gosaria prestatzen du Amak egunkaria irakurri eta nik kartera prestatzen dudan bitartean. Gosaldu eta gero ziztuan ateratzen gara denok... Etorri eta ikusi, jaun-andreok, neska-mutilok, etorri eta ikusi Z Familiaren ikuskizun aparta, paregabea, gaur arte inoiz eta inon ikusi ez dena. Irudimen hutsaren poderioz, sarerik gabe, artifiziorik gabe, amarru eta iruzurrik gabe, egunik goibelenak ere kolorez betetzea lortzen baitute!
Istorio honetan ageri dira jauregi hori-hori bat, urrezko koroa zuen erregea eta etengabe aharrausika ari zen printzesa. Izan ere, Italiako izozki bolek, lumazko lastairek,elefante hori-horiek ez dute alaitzen printzesen bihotza lagun on batek bezainbeste. Más información
Isabeli ez zaio axola Alex munstro bat izatea; izan ere, Alexek lagun egiten dio, entzun egiten dio eta ulertu egiten du. Baina Alexen presentzia lausotuz joanen da Isabelek beste adiskide batzuk izaten dituen heinean. Alegiazko laguna da album honen gaia. Etxepare Sariaren IV. Edizioa irabazi zuen, eta horretarako kontuan hartu ziren liburuaren xarma, irudien kalitate estetikoa eta ipuinaren hizkera poetikoa.
Sofiak atea zabaldu zuen, eta tigre marradun iletsu handi bat zen. Tigreak esan zuen: “Barkatu, baina oso gose naiz. Meriendatu nezake zuekin?” Sofiaren amatxok esan zuen: “Bai, noski, sartu, sartu”.... Más información
Juli, Defentsa onena Oporren ondoren Futbolari basatiek hiru ezusteko izango dituzte. Lehenengoa: beraien entrenatzeko zelaia jada ez da entrenatzeko zelaia izango, benetako estadio bat baizik! Bigarrena: Willi entrenatzaileak foku hipermegamundialak jarri ditu! Eta hirugarrena: Basatiek liga batean jokatuko dute. Guztiak arro-arro daude, noski, eta Juliri izugarri gustatuko litzaioke aitari hori guztia kontatzea. Baina aita ez dago berarekin, eta Julik ez daki orain non bizi den. Hura bilatzen ari dela Michi Lodikotearekin eta haren lagunekin topo egiten du.
Ume bat gaixorik ospitalean. Marrazki eta poemen bidez erantzungo die une Ilin horretako galderei. Leihoaz bestaldean, magnolia bat, beste norabait bidaiatzeko txalupak diruditen lorez beterik. Más información
Kokorikok bizkotxo bat egin dezala eskatu dio Oilo amari eta, horretarako, txitatxoa egurra biltzera bidali du. Amak ohartarazi du: “Kontuz bildu zotzak zeren Katu Kaskamotzak hiru aldiz miau egiten ondotik zorrozten ditu hortzak”. Baina Katu Kaskamotzak Kokoriko harrapatu du eta bizkotxo erdia eskatu. Amak bizkotxo izugarrrri handia egin arren, dena jan du Kokorikok. Baina sorpresa hartuko du Katu Kaskamotzak txitatxoaren bila doanean.
Ikusi-makusi, zer ikusi? Zer da baserrian ikusiko duguna? Ahate izutua, azeri txitazalea, perretxiko-biltzaile kapusaiduna& Asmakizun eta jolas, irudi eta solas: denetik pixka bat baduzu. Ongi etorri ikusi-makusika aritzeko liburu honetara. Más información