Hileko nobedadeak

current-domain
Imagen
Aharrausiweb_30_03_2011_17_14_45.jpg
Aharrausi printzesa
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Carmen Gil
Argitaletxea: Txalaparta

Istorio honetan ageri dira jauregi hori-hori bat, urrezko koroa zuen erregea eta etengabe aharrausika ari zen printzesa. Izan ere, Italiako izozki bolek, lumazko lastairek,elefante hori-horiek ez dute alaitzen printzesen bihotza lagun on batek bezainbeste. Informazio gehiago

Imagen
Alexweb_30_03_2011_17_17_25.jpg
Alex, nire laguna
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Milel Gurrutxaga
Argitaletxea: Pamiela

Isabeli ez zaio axola Alex munstro bat izatea; izan ere, Alexek lagun egiten dio, entzun egiten dio eta ulertu egiten du. Baina Alexen presentzia lausotuz joanen da Isabelek beste adiskide batzuk izaten dituen heinean. Alegiazko laguna da album honen gaia. Etxepare Sariaren IV. Edizioa irabazi zuen, eta horretarako kontuan hartu ziren liburuaren xarma, irudien kalitate estetikoa eta ipuinaren hizkera poetikoa.

Imagen
Meriendatzeraweb_30_03_2011_17_19_40.jpg
Meriendatzera etorri zen tigrea
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Judith Kerr
Argitaletxea: Pamiela

Sofiak atea zabaldu zuen, eta tigre marradun iletsu handi bat zen. Tigreak esan zuen: “Barkatu, baina oso gose naiz. Meriendatu nezake zuekin?” Sofiaren amatxok esan zuen: “Bai, noski, sartu, sartu”.... Informazio gehiago

Imagen
Juliweb_30_03_2011_17_23_28.jpg
Juli, defentsa onena. Futbolari basatiak 4
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Joachin Masanek
Argitaletxea: Mensajero - Bitarte

Juli, Defentsa onena Oporren ondoren Futbolari basatiek hiru ezusteko izango dituzte. Lehenengoa: beraien entrenatzeko zelaia jada ez da entrenatzeko zelaia izango, benetako estadio bat baizik! Bigarrena: Willi entrenatzaileak foku hipermegamundialak jarri ditu! Eta hirugarrena: Basatiek liga batean jokatuko dute. Guztiak arro-arro daude, noski, eta Juliri izugarri gustatuko litzaioke aitari hori guztia kontatzea. Baina aita ez dago berarekin, eta Julik ez daki orain non bizi den. Hura bilatzen ari dela Michi Lodikotearekin eta haren lagunekin topo egiten du.

Imagen
Milaweb_30_03_2011_17_35_37.jpg
Mila magnolia lora
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Mensajero

Ume bat gaixorik ospitalean. Marrazki eta poemen bidez erantzungo die une Ilin horretako galderei. Leihoaz bestaldean, magnolia bat, beste norabait bidaiatzeko txalupak diruditen lorez beterik. Informazio gehiago

Imagen
Kokorikoweb_30_03_2011_17_47_15.jpg
Kokoriko
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Maria Nuñez
Argitaletxea: Txalaparta

Kokorikok bizkotxo bat egin dezala eskatu dio Oilo amari eta, horretarako, txitatxoa egurra biltzera bidali du. Amak ohartarazi du: “Kontuz bildu zotzak zeren Katu Kaskamotzak hiru aldiz miau egiten ondotik zorrozten ditu hortzak”. Baina Katu Kaskamotzak Kokoriko harrapatu du eta bizkotxo erdia eskatu. Amak bizkotxo izugarrrri handia egin arren, dena jan du Kokorikok. Baina sorpresa hartuko du Katu Kaskamotzak txitatxoaren bila doanean.

Imagen
Ikusiweb_30_03_2011_18_33_49.jpg
Ikusi makusi baserrian
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Martine Perrin
Argitaletxea: Ttarttalo

Ikusi-makusi, zer ikusi? Zer da baserrian ikusiko duguna? Ahate izutua, azeri txitazalea, perretxiko-biltzaile kapusaiduna& Asmakizun eta jolas, irudi eta solas: denetik pixka bat baduzu. Ongi etorri ikusi-makusika aritzeko liburu honetara. Informazio gehiago

Imagen
Handitzenweb_30_03_2011_19_06_59.jpg
Handitzen naizenean txakurra izan nahi dut
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Anne Schneider
Argitaletxea: Ttarttalo

Mutiko batek txakurra zergatik izan nahiko lukeen kontatzen digu. Txakurrek ez dute jantzita ibili beharrik, eta kanpoan egin dezakete txiza. Hala ere, laster ikusiko du badaudela txakurrei egiten uzten ez zaizkien gauzak, edo egin ezin dituztenak... Liburu polit honek zerbait egiteko baimenaren, gaitasunaren eta nahiaren artean dauden ezberdintasunez hitz egiten die haurrei. Informazio gehiago

Imagen
Vidaweb_30_03_2011_19_09_34.jpg
La vida privada de Enrique VIII
Generoa: DVD
Egilea: Alexander Korda
Argitaletxea: El Mundo

Primera película no estadounidense nominada al Oscar al mejor filme. Dirigida y producida por Alexander Korda, obtuvo el Oscar al mejor actor principal (Charles Laughton).