Hileko nobedadeak

current-domain
Imagen
Etorkizunweb_02_06_2009_11_27_05.jpg
Etorkizun arriskutsua
Generoa: Ficción infantil y juvenil
Egilea: Elia Barceló
Argitaletxea: Ibaizabal

Liburu honetako ipuinak literatura utopikoaren eta estrapolatiboaren baitakoak dira. Etorkizun hurbilean kokatutako aukera arriskutsuak aurkezten dizkigute eta, hain hurbilak izanik, ia-ia gure orainaldikoak dira, muturrera eramanda. Indarkeriaz, azalkeriaz eta ametsez (betiereko edertasuna, gaztetasuna, osasuna, bizitza-luzera...) betetako garaia da. Ametsak, ordea, behin betez gero, ustelak izango dira eta gizakiak eta gizartea suntsituko dituzte. Elia Barcelók egoera itxuraz ezinezkoak, gerta litezkeen gertakari kezkagarri bihurtzen ditu.

Imagen
Moztarinaweb_02_06_2009_11_29_31.jpg
Moztarina
Generoa: Ficción infantil y juvenil
Egilea: Joaquim Carbo
Argitaletxea: Edebe

Oskar Mhahier dut izena eta Bartzelonakoa naiz. Pentsatu dut joan den udan gertatu zitzaidana kontatzea dibertigarria izango zela. Beno, egia esan, Tomas Lakashera nire ikaskideari bururatu zaio. Nire istorioa benetan barregarria dela dio. Honela hasi zen dena: nire aitak ilea mozteko makina bat patentatzea lortu zuen, autozerbitzurako ileapaindegi antzekoa... Más información

Imagen
hADAweb_02_06_2009_11_31_43.gif
Hada baten heziketa
Generoa: Ficción infantil y juvenil
Egilea: Didier Van Cauwelaert
Argitaletxea: Erein

Ingrid eta Raoul haren semea ezagutu dituenetik zoriontsua da Nicolas Rockel. Baina, lau urteko harreman idilikoaren ondoren, maite duelako utzi egingo du Ingrid-ek. Mundu honetan gehien maite dituen bi pertsonak galtzera etsita dago Nicolas. Baina Raoul tematu da bilaketa harrigarri batean: soilik hada batek salbatu dezake beren gurasoen arteko harremana. Baina ba al dago halakoetan sinesterik?

Imagen
Lurweb_02_06_2009_11_33_59.jpg
Lur zabaletan
Generoa: Ficción infantil y juvenil
Egilea: Aingeru Epaltza
Argitaletxea: Pamiela

Pello goseak ernatu du. Etxean zegoela ari zen ametsetan, eta bildots izterra, amak prestatua, mau-mau iresten ari zela. Ezpainak milikatu ditu bildotsaren zaporea ez galtzeko, baina ez, ezpainetan, ahoan, ezaren zapore ozpina baizik ez da. Sumindua, begiak ireki ditu. Eguzkiak ez du oraindik zelaiaren zabala argitu. Inguruan, hots bakarra haizearen txistua da. Pelloren ondoan, Mixel eta Pettiri zurrungaka daude beti. Haiek iratzarri gabe, kanpamendu ondoko errekaskara abiatu da edan-garbiketak egitera. Tripak marmarka ari zaizkio. Laugarren eguna dute jan gabe.

Imagen
Hegoalderantzweb_02_06_2009_11_35_58.jpg
Hegoalderantz ihesi
Generoa: Ficción infantil y juvenil
Egilea: Juan Madrid
Argitaletxea: Edebe

Salobreñako Riverside Palace hotela, Granadako Alhanbraren irudira eginiko jauregia, gaur egun ere bada, itsasoaren aurre-aurrean. Atzeko lorategian badago hilobi bat, beti lorez estalita. Hoteleko langileei galdetuz gero, edozeinek kota dezake duela ez oso aspaldi gertatutako honako istorio sinesgaitz hau. Más información

Imagen
Esfingeweb_02_06_2009_11_41_13.jpg
Esfinge negartia
Generoa: Ficción adultos/as
Egilea: Jansain & Zerda
Argitaletxea: Saure

Istorioa herrixka batean gertatzen da, esfinge beltzak eta nekazariak elkarrekin bizi diren herrixka batean. Esfingeak sekulako basapiztiak direnez, nolabaiteko etekina atera nahi izaten dute beti. Gizakien baitan gatazkak edo ulertu-ezinak gertatzen direnean kimerek bizia hartzen dute…. Más información

Imagen
Dumperweb_02_06_2009_11_43_49.jpg
Dumper bat kinka larrian
Generoa: Ficción infantil y juvenil
Egilea: Alberto Bargos
Argitaletxea: Beta

Mikel, Rakel, Xabier eta Ander oso lagun abenturazaleak dira. Ormigoi gehiegi daukan hirian bizi dira eta haien nahirik handiena gelditzen zaien natura apurra kontserbatzen laguntzea da.
Gauzak behar baino gehiago korapilatuko zaizkie dumper zahar bat berreskuratzen saiatzen direnean, obretan erabili ohi den brozeldun traktoretxoa alegia. Más información

Imagen
Zuweb_02_06_2009_11_47_59.jpg
Zu nirean, ni zurean
Generoa: Ficción infantil y juvenil
Egilea: Seve Calleja
Argitaletxea: Desclee

Baibai neska altu-altua eta oso fina da. Hori, ordea, txiki-txikia eta zarpaila. Biak ikasgela berean daude eta lagunak egiten dira. Poz-pozik daude hain desberdinak izateagatik. Beren etxeak ezagutzera elkar gonbidatzen dute eta bere familien artean alde hain handia egotea dibertigarri iruditzen zaie. Más información

Imagen
Nahiweb_02_06_2009_11_54_07.jpg
Nahi dudana eskatzerik banu
Generoa: Ficción infantil y juvenil
Egilea: Franz Hohler
Argitaletxea: Alberdania

Barbara txikia ez zen zoriontsua. Eskolan bigarren mailan zegoen, eta gai garrantzitsuetan bakar batean ere ez zebilen ongi. Ez zekien ongi kalkulatzen, ez zekien ongi irakurtzen, ez zekien ongi idazten. Gustura onartuko luke maitagarriren baten laguntza. Baina maitagarri bat agertu zaionean, ordea, okerreko hiru nahi eskatu dizkio. Suerte txarra? Ez, alderantzizko bidetik gertatzen dira gauzak.