Oskar Mhahier dut izena eta Bartzelonakoa naiz. Pentsatu dut joan den udan gertatu zitzaidana kontatzea dibertigarria izango zela. Beno, egia esan, Tomas Lakashera nire ikaskideari bururatu zaio. Nire istorioa benetan barregarria dela dio. Honela hasi zen dena: nire aitak ilea mozteko makina bat patentatzea lortu zuen, autozerbitzurako ileapaindegi antzekoa... Informazio gehiago
Hileko nobedadeak
Ingrid eta Raoul haren semea ezagutu dituenetik zoriontsua da Nicolas Rockel. Baina, lau urteko harreman idilikoaren ondoren, maite duelako utzi egingo du Ingrid-ek. Mundu honetan gehien maite dituen bi pertsonak galtzera etsita dago Nicolas. Baina Raoul tematu da bilaketa harrigarri batean: soilik hada batek salbatu dezake beren gurasoen arteko harremana. Baina ba al dago halakoetan sinesterik?
Pello goseak ernatu du. Etxean zegoela ari zen ametsetan, eta bildots izterra, amak prestatua, mau-mau iresten ari zela. Ezpainak milikatu ditu bildotsaren zaporea ez galtzeko, baina ez, ezpainetan, ahoan, ezaren zapore ozpina baizik ez da. Sumindua, begiak ireki ditu. Eguzkiak ez du oraindik zelaiaren zabala argitu. Inguruan, hots bakarra haizearen txistua da. Pelloren ondoan, Mixel eta Pettiri zurrungaka daude beti. Haiek iratzarri gabe, kanpamendu ondoko errekaskara abiatu da edan-garbiketak egitera. Tripak marmarka ari zaizkio. Laugarren eguna dute jan gabe.
Salobreñako Riverside Palace hotela, Granadako Alhanbraren irudira eginiko jauregia, gaur egun ere bada, itsasoaren aurre-aurrean. Atzeko lorategian badago hilobi bat, beti lorez estalita. Hoteleko langileei galdetuz gero, edozeinek kota dezake duela ez oso aspaldi gertatutako honako istorio sinesgaitz hau. Informazio gehiago
Istorioa herrixka batean gertatzen da, esfinge beltzak eta nekazariak elkarrekin bizi diren herrixka batean. Esfingeak sekulako basapiztiak direnez, nolabaiteko etekina atera nahi izaten dute beti. Gizakien baitan gatazkak edo ulertu-ezinak gertatzen direnean kimerek bizia hartzen dute…. Informazio gehiago
Mikel, Rakel, Xabier eta Ander oso lagun abenturazaleak dira. Ormigoi gehiegi daukan hirian bizi dira eta haien nahirik handiena gelditzen zaien natura apurra kontserbatzen laguntzea da.
Gauzak behar baino gehiago korapilatuko zaizkie dumper zahar bat berreskuratzen saiatzen direnean, obretan erabili ohi den brozeldun traktoretxoa alegia. Informazio gehiago
Baibai neska altu-altua eta oso fina da. Hori, ordea, txiki-txikia eta zarpaila. Biak ikasgela berean daude eta lagunak egiten dira. Poz-pozik daude hain desberdinak izateagatik. Beren etxeak ezagutzera elkar gonbidatzen dute eta bere familien artean alde hain handia egotea dibertigarri iruditzen zaie. Informazio gehiago
Barbara txikia ez zen zoriontsua. Eskolan bigarren mailan zegoen, eta gai garrantzitsuetan bakar batean ere ez zebilen ongi. Ez zekien ongi kalkulatzen, ez zekien ongi irakurtzen, ez zekien ongi idazten. Gustura onartuko luke maitagarriren baten laguntza. Baina maitagarri bat agertu zaionean, ordea, okerreko hiru nahi eskatu dizkio. Suerte txarra? Ez, alderantzizko bidetik gertatzen dira gauzak.
Fantasiazko ipuin honek, Olentzero triste dagoela dio; gutunik ez omen zaio heltzen aspaldian. Bere lagunek ikerketa bati hasiera eman eta erruduna aurkituko dute. Informazio gehiago