El grupo rock ermuarra PAM actúa hoy en concierto en el parque Valdespina

23.07.09
Cultura y Juventud

PutoAmoakMatematiketan (PAM) ermuar rock taldeak kontzertua emango du gaur gauean gure herrian, Santixauetako egitarauaren barne jasotako ikuskizunean. Ekitaldia gaueko hamaiketan hasiko da, Valdespinako Markesaren parkean eta doan da. PAMek "heldu... inoiz ez" bere lan berria aurkeztuko du eta iragarri duenez, aurreikusitako errepertorioan sorpresatxo bat edo beste sartuko dute "etxean jokatzen" duten honetarako. Kontzertua Euskal Birusa elkarteak antolatu du, udalaren babesaz eta, esan bezala, herriko Santixau jai nagusien egitarauan txertatzen da.

PAM taldea Markos Gimenok, Iker Sainz de Zaitegik, Carlos Balseirok eta JuanMi Bravok osatzen dute. Laukoteak jada lau lan ditu merkatuan: Puto Amoak Matematiketan (2002), The Killin’ washin’ machine (2004), Ixa (20069 eta, berrien eta momentuz azkena, ‘Heldu…inoiz ez’ (2009). Diskoan 9 abesti biltzen ditu eta horiek zuzeneko emanaldian aurkeztu eta joko dizkigute gaurkoan. Ez galdu aukera, PAMen laugarren proposamena labetik atera berri baitago eta Ermuan primizia gisa datorkigu.

Noticias relacionadas

Imagen
03.12.25
El Antzoki presenta ‘Los perros’, un espectáculo de danza

De la compañía ‘Led Silhouette’ y M. Morau este viernes a las 20:30 horas
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokia ofrecerá cuatro estrenos de este año

Esta semana proyectará ‘Bugonia’; ‘Los Tigres’; ‘Die, my love’ y ‘Cuerpos locas’
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokia y Lobiano ofrecerán 19 espectáculos entre enero y mayo próximo

La programación es variada e incluye música, teatro, humor, danza, circo y espectáculos familiares