PAM rock talde ermuarraren kontzertua gaur Valdespina parkean

23.07.09
Kultura eta Gazteria

PutoAmoakMatematiketan (PAM) ermuar rock taldeak kontzertua emango du gaur gauean gure herrian, Santixauetako egitarauaren barne jasotako ikuskizunean. Ekitaldia gaueko hamaiketan hasiko da, Valdespinako Markesaren parkean eta doan da. PAMek "heldu... inoiz ez" bere lan berria aurkeztuko du eta iragarri duenez, aurreikusitako errepertorioan sorpresatxo bat edo beste sartuko dute "etxean jokatzen" duten honetarako. Kontzertua Euskal Birusa elkarteak antolatu du, udalaren babesaz eta, esan bezala, herriko Santixau jai nagusien egitarauan txertatzen da.

PAM taldea Markos Gimenok, Iker Sainz de Zaitegik, Carlos Balseirok eta JuanMi Bravok osatzen dute. Laukoteak jada lau lan ditu merkatuan: Puto Amoak Matematiketan (2002), The Killin’ washin’ machine (2004), Ixa (20069 eta, berrien eta momentuz azkena, ‘Heldu…inoiz ez’ (2009). Diskoan 9 abesti biltzen ditu eta horiek zuzeneko emanaldian aurkeztu eta joko dizkigute gaurkoan. Ez galdu aukera, PAMen laugarren proposamena labetik atera berri baitago eta Ermuan primizia gisa datorkigu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin