Harpidetzak

Ermuko Udalak doako harpidetza zerbitzuak eskaintzen ditu, pertsona bakoitzak gehien interesatzen zaizkion gaiei buruzko informazioa jaso dezan.

Harpidetza-zerrendak honako hauek dira:

RSS

Edukien sindikazioa edo RSSa edukiak automatikoki banatzeko modu bat da, orrialde jakin batzuetara maiz sartzen diren erabiltzaileek webgune horietan sartu beharrik izan ez dezaten. Eduki horiek feed izeneko kanalen bidez banatzen dira, eta erabiltzailea kanal horietara harpidetu daiteke.

Ermuko Udalak hiru RSS kanal eskaintzen ditu web orri korporatibo honetako nobedadeetara harpidetu ahal izateko:

Gobernu-organoen bilkuretara harpidetzak

Ermuko Udalean, Osoko Bilkurak eta Informazio Batzordeak publikoak eta irekiak dira, eta herritarrak aurrez aurreko bilkuretara gerturatu daitezke edo eztabaidak zuzenean (streaming bidez) edo eskariz (VOD) jarraitu ditzakete internet bidez.

Saio bakoitzaren ondoren, bideo-akta digitala egiten da, gai-zerrendako puntuak, parte-hartzaileak, bozketen emaitzak eta hartutako erabakiak jasotzen dituena. Saioan gertatutako guztiaren bideo-grabazioak zinegotzi bakoitzaren hitzaldien literaltasuna jasotzen du, udal-idazkariaren ziurtagiri digitalarekin elektronikoki sinatuta.

Gobernu-organoen saioak jarraitu nahi dituzten pertsonak abisuen zerbitzura harpidetu daitezke. Sistema honen bidez, mezu elektronikoak jasoko dituzte korporazioaren bilera publiko baterako deia egiten den bakoitzean – bilkuran aztertu beharreko dokumentaziora sarbidea duena –, zuzeneko emisio bat hastera doanean eta/edo bideo-akta digitala eskuragarri dagoenean.

Alerta hauen harpidetza formulario hauetan egin daiteke:

 

Imagen