Datuen pribatutasunaren politika eta Informazioaren segurtasuna

Icono web

Datuen pribatutasunaren politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako ondorioetarako, zure datuen tratamenduari buruzko informazio hau ematen dizugu.

Web orriak hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, horien pribatutasun politikak Ermuko Udalarenarekin zerikusirik ez dutenak. Webgune horietara sartzean, pribatutasun- eta cookie-politikak onartzen dituzun erabaki dezakezu. Oro har, Interneten nabigatzen baduzu, hirugarrenen cookie-ak onartu edo baztertu ditzakezu zure nabigatzailearen konfigurazio-aukeretatik.

Tratamenduaren arduraduna

Inprimakian emandako informazioa Ermuko Udalarena da (IFK: P4804100H). Helbidea: Baldespina markesa 1, Ermua (Bizkaia)

Informazio gehiago nahi izanez gero, honako bitarteko hauen bidez egin dezakezu edozein kontsulta:

- Telefonoa: 943179010

- Posta elektronikoa: abiapuntu@udalermua.net

- DBOaren identifikatzea: Kalitate-teknikaria

- DBOaren kontaktua: mgutierrez@udalermua.net

Helburua

Bildutako datuak hainbat helburutarako erabil ditzakegu, eman beharreko udal-zerbitzuen arabera, eta, nolanahi ere, pertsonarekiko harremanari eta komunikazioari eusteko eta udal honek eskatutako zerbitzuak kudeatzeko.

Hala badagokio, helburu zehatzagoak web-inprimaki bakoitzean sartutako informazio-klausuletan adieraz daitezke.

DBEOren 30. artikulua betez, Ermuko Udalak datu pertsonalen tratamendurako jardueren erregistro bat du.

Legitimazioa

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean egindako misio bat betetzeko.

  • DBEO: 6.1.e) Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean egindako misio bat betetzeko.
  • Eskumenak garatzea, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean oinarrituta.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen betekizunak betetzea.

Datuen kontserbazioa

Emandako datu pertsonalak helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, edo kasu bakoitzean legeria espezifikoak ezartzen duena betetzeko behar den denboran.

Hartzaileak

Ez dago aurreikusita datuak hirugarrenei jakinaraztea, hala ezartzen duen lege-aurreikuspenik izan ezean.

Eskubideak

Edonork du eskubidea Ermuko Udalean beraiei buruzko datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko, baldin eta, beste arrazoi batzuen artean, datuak jada beharrezkoak ez badira bildu ziren helburuak betetzeko, eta indarreko legeria betez.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez dira gordeko.

Egoera jakin batzuetan, eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuak tratatzearen aurka egin ahal izango dute. Ermuko Udalak datuak tratatzeari utziko dio, premiazko legezko arrazoiengatik edo erreklamazio posibleak gauzatzean edo defendatzean izan ezik.

Halaber, interesdunak eskubidea du Ermuko Udalari eman dizkion datu pertsonalak formatu egituratu batean jasotzeko, guztiek erabiltzeko moduan eta makinaz irakurtzeko moduan. Azken eskubide hori honako salbuespenek mugatuko dute: eskubide honen xede diren datuak interesdunak emandakoak izatea; Ermuko Udalak bere datuak modu automatizatuan tratatzea (bitarteko informatikoak).

Informazioaren segurtasuna

Ermuko Udala IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) sistemen menpe dago bere helburuak lortzeko. Sistema horiek arretaz administratu eta neurri egokiak hartu behar dira emandako zerbitzuetan tratatzen den informazioaren erabilgarritasunari, osotasunari edo konfidentzialtasunari eragin diezaieketen halabeharrezko edo nahitako kalteetatik babesteko.
Informazioaren segurtasunaren helburua informazioaren kalitatea eta zerbitzuak etengabe ematen direla bermatzea da, prebentzioz jardunez, eguneroko jarduera gainbegiratuz eta gorabeherei azkar erantzunez.
IKT sistemek babestuta egon behar dute eboluzio azkarreko mehatxuetatik, baldin eta horiek eragina izan badezakete informazioaren eta zerbitzuen konfidentzialtasunean, osotasunean, erabilgarritasunean, aurreikusitako erabileran eta balioan. Mehatxu horietatik defendatzeko, inguruneko baldintzen aldaketetara egokitzen den estrategia bat behar da, zerbitzuak etengabe ematen direla bermatzeko. Horrek esan nahi du, Segurtasunaren Eskema Nazionalak eskatzen dituen gutxieneko segurtasunneurriak aplikatzeaz gain, zerbitzuen prestazio-mailen etengabeko jarraipena egin behar dela, jakinarazitako ahultasunen jarraipena eta azterketa egin behar dela eta gorabeherei erantzun eraginkorra eman behar zaiela, ematen diren zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko.
Ermuko Udalak egiaztatu behar du IKTen segurtasuna sistemaren bizi-zikloko etapa bakoitzaren zati integrala dela, sistema sortzen denetik zerbitzutik kendu arte, garapen- edo eskuratze-erabakiak eta ustiapen-jarduerak barne hartuta. Segurtasun-eskakizunak eta finantzaketabeharrak IKT proiektuetarako plangintzan, eskaintza-eskaeran eta lizitazio-pleguetan identifikatu eta sartu behar dira.
Ermuko Udalak prest egon behar du gorabeherak prebenitzeko, antzemateko, horiei erantzuteko eta horietatik errekuperatzeko, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuari jarraikiz.
Horregatik guztiagatik, Ermuko udalak hurrengo Informazioaren segurtasun politika onartu du, Ermua udaleko pertsona guztiek nahitaez bete beharrezkoa.