Antolaketa politikoa

Herrien gobernua eta administrazioa Udalei dagokie, eta horiek alkateak eta zinegotziek osatzen dituzte.

Udala legeak derrigorrezkotzat ezartzen dituen organoetan antolatzen da, eta horiek beti egon behar dute. Horietaz gain, organo fakultatiboak ditu, udal bakoitzak bere burua antolatzeko ahalmena baliatuz ezar ditzakeenak.

Udal-erregelamendu organikoak Udalaren antolamendu- eta funtzionamendu-araubidea zehazten du.

Saioak emititzea eta grabatzea eta bideo-akta digitala

Ermuko Udalean, Osoko Bilkuraren eta Informazio Batzordeen bilkurak publikoak eta irekiak dira, herritarrak saioetara joan ahal daitezen, edo bilerak zuzenean (streaming bidez) edo nahieran (VOD) jarraitu ahal izan ditzaten.

Saio bakoitzaren ondoren, bideo-akta digitala egiten da, gai-zerrendako puntuak, parte-hartzaileak, bozketen emaitzak eta hartutako erabakiak jasotzen dituena. Saioan gertatutako guztiaren bideo-grabazioak zinegotzi bakoitzaren hitzen literaltasuna jasotzen du, eta Udal-idazkariaren ziurtagiri digitalarekin elektronikoki sinatzen da.

Datu pertsonalen babesa

Saioetara ikusle gisa joaten diren pertsonek askatasunez egiten dute, eta Osoko Bilkuren Aretoan egotearekin batera, baimena ematen dute emandako irudiak grabatzeko eta zabaltzeko.

Imagen
En la imagen los/as diecisiete concejales/as