Erabilerraztasun-deklarazioa

Ermuko Udalak bere webgunea eskuragarri jartzeko konpromisoa hartu du, irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren arabera (Sektore publikoko gailu mugikorretarako aplikazioen eta webguneen irisgarritasunari buruzkoa).

Informaziorako sarbide unibertsal hori bermatzeko, webgune honen garapenean eta mantentze-lanetan UNE EN 301549:2022 (RP A90.01) arauaren erabilerraztasun-betekizunak aplikatzen dira.

Irisgarritasun-adierazpen hau www.ermua.eus webguneari eta www.ermua.egoitzaelektronikoa.eus egoitza elektronikoari aplikatzen zaie.

Betetze-egoera

Webgune hau partzialki bat dator 1112/2018 Errege Dekretuarekin, jarraian adierazten diren alderdien salbuespenak eta adostasun falta direla eta.

 

Edukia ezin da eskuratu

Jarraian jasotzen den edukia ezin da eskuratu, honako hau dela eta:

  1. 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzea:
    • Multimedia eremua: testu-transkripziorik, azpititulurik edo audiodeskripziorik ez duten bideoak daude (1.2.1, 1.2.2, 1.2.3 eta 1.2.5 baldintzak).
  2. Neurriz kanpoko karga.

    Ez da aplikatzen.

  3. Edukia ez da sartzen aplikatu beharreko legeriaren eremuan:
    • Fitxategi ofimatikoak daude pdf formatuan edo irisgarritasun-baldintza guztiak betetzen ez dituzten beste formatu batzuetan. Hala ere, gehienak betetzen saiatu dira.

 

Irisgarritasun-adierazpen hau prestatzea

Adierazpen hau 2022eko apirilaren 16an prestatu zen, eta AENORek 2007ko apirilaren 30ean lortutako ziurtagiria mantentzeko egindako auditoretzan oinarrituta dago.

Adierazpenaren azken berrikuspena 2025eko apirilaren 11koa izan da.

 

Oharrak eta harremanetarako datuak

Webgune honetako edukiren bat irisgarria ez dela ikusten baduzu edo webgunearen irisgarritasunari buruzko zalantzarik baduzu, 1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikuluan adierazten den bezala, gurekin harremanetan jar zaitezke honako hauen bidez:

  • Gure kexa eta iradokizunen inprimakia.
  • Telefonoz: 943 17 90 10 telefonora deituz.
  • Aurrez aurre: Abiapuntu herritarren informaziorako bulegoan (Konbentukoa kalea 3, behea, Ermua).

 

Aplikazio-prozedura

7. artikuluko 1. paragrafoko b) idatz-zatiarekin bat etorriz, prozedura egoki eta eraginkor bat jarriko da abian, eta prozedura horretara jo beharko da, baldin eta jakinarazpenaren edo eskaeraren erantzuna ez bada egokia.

Irisgarritasun Unitateak jaso eta tratatuko ditu erreklamazioak.

 

Aukerako edukia

Informazio eta Komunikazio Teknologietan AENORrek luzatzen duen erabilerraztasunaren ziurtagiria

Webgune honek AENORen webgune erabilgarrien ziurtagiria lortu du, UNE 301549:2022 (RP A90.01) arauaren arabera, 2025eko apirilaren 16an. Ziurtagiri horrek Irisgarritasun Jarraibideetan 'AA' maila betetzen dela egiaztatzen du.

Aipatu arauan eskatzen diren baldintza guztiak betetzeko lanean badihardugu ere, gerta liteke Web gune honetako atal eta eduki guztien ehuneko ehunean ez betetzea. Horrelakorik aurkitzen baduzu, eskertuko genizuke jakinaraziko bazenigu arazook lehenbailehen konpondu ahal izateko. Horrelako kasuak jakinarazteko kexa eta iradokizunetarako prest dugun ereduaz balia zaitezke. Aldez aurretik, zure arreta eta laguntza eskertzen dizugu.