Imagen
Antolaketa-kulturalaren balioak
Koherentzia/Erantzunkizuna
- Berdintasunez tratatzen ditut erakundeko pertsona guztiak, edozein dela haien kargua edo lanpostua, bai eta edozein arrazoirengatik administrazioarekin harreman duen edozein pertsona.
- Nireak ez diren iritziak entzuten ditut, horien funtsa eta zentzua ulertzeko asmoarekin; jakin-minez, niri oharkabean pasa ahal izan zaizkidan alderdiak identifikatzeko, eta hausnarketa egin eta, hala badagokio, iritzia aldatzeko prest.
- Behar bezala eta garaiz betetzen ditut ezarritako akordioak eta hartu ditudan konpromisoak. (ERRESPETUA).
- Emandako Udalaren funtzionamendu-arauak, legeak, kodeak eta balioak betetzen ditut.
Komunikazio arina eta irekia
- Daukadan informazio profesionala partekatu egiten dut, neuretzat gorde edo monopolizatu gabe.
- Argia naiz har ditzakedan eta ezin ditzakedan konpromisoekin. Lankideen beharrak entzuten ditut eta erantzukizunez erantzuten dut (epea eta hurrengo urratsak ematen ditut).
- Zintzotasunez eta edukazioz adierazten dut garatu beharreko zeregin edo proiektuei buruz dudan iritzia edo lankideen ekarpenei buruz pentsatzen dudana. Gai edo lan-proposamenen bat ulertzen ez badut, galdetu egiten dut.
- Aktiboki entzuten diet lankideei:
- Aurpegira begiratuz
- Interesa eta errespetua erakutsiz
- Nire lankideek nirekin biltzea eskatzen dutenean, irisgarria naiz.
Luzerako ikuspegia/Partekatutako balioak/Gizarte erantzukizuna
- Epe luzerako nire ekintzak/programak planifikatzen ditut, Udala ni partaide nauen unitate legez ikusita eta epe ertain eta luzerako ondorioak kontuan hartuta.
- Gogoan dut Udalaren irudia naizela: parte hartzen dudan kanpoko foroetan udalerriaren eta Udalaren irudi positiboa ematen dut; positiboki hitz egiten dut zerbitzu publikoez, eta saihestu egiten dut komunikabideetan edo sare sozialetan udalaren balio eta printzipioekin bat ez etortzea.
- Aktiboki lan egiten dut Udaleko hainbat eremutatik herritarrengana iristen den informazioa koherentea izan dadin eta geure buruari eman dizkiogun balioekin batera joan dadin.
- Udaleko beste sail batzuekin lankidetzan, helburuak partekatuz, diseinatzen ditut proeiktuak.


Pertsonekiko aintzatespena
- Edukazioz tratatzen ditut pertsonak: agur esanez, eskerrik asko, mesedez.
- Saihestu egiten dut nire hitz eta keinuekin pertsonak mintzea eta gutxiestea.
- Balioa ematen diot besteen lanari, zorionduz eta aitortuz.
- Eskertu egiten dut lankideen laguntza eta, behar denean, barkamena ere eskatzen diet.
- Langile guztiei ematen diet jakitera lortutako helburuen berri (taldearen/proiektuen zuzendari/arduradunei. Lortutakoa ospatzen dugu.
Metodoa
- Kexari lotu beharrean, irtenbide baten bilaketan jartzen dut arreta.
- Nire jarduerak lehentasunaren arabera planifikatu eta jarraipena egiten diet.
- Proiektuak eta zerbitzuak gauzatzeko eskura dauden eta beharrezkoak diren baliabideak/pertsonak kontuan hartzen ditut.
- Esperientzia edo ezagutza handiagoa duten pertsonei iritzia eskatzen diet proiektu edo zerbitzu bati ekin aurretik.
Jasangarritasun ekonomikoa
- Zereginak ditudan pertsonen eta baliabideen arabera planifikatzen ditut, eta epe ertain edo luzerako ikuspegia erabiltzen dut erabaki bat hartu aurretik.
- Baliabideen eta instalazioen erabilera arduratsua egiten dut: egunero erabiltzen dudan materiala zaintzen dut, xahutzerik gabe, lanpostua uzten dudanean argiak, ordenagailua eta beste elementu elektriko batzuk itzaltzen ditut.
- Lan-kargen edo premien aurrean, pertsonak partekatzen ditugu lana ateratzeko.
- Kasuan kasuko problematika edo beharrari erantzuten hasi aurretik merkatua ikertu eta aztertu egiten dut, esleitutako aurrekontua kudeatuta, Udalarentzat ahalik eta onuragarrienak diren kontratu arduratsuak eginez.
Etengabeko ikaskuntza
- Aldaketetara egokitzeko gaitasuna eta malgutasuna erakusten dut: nire garapen profesionalarekin lotutako gaietan trebatzen eta birziklatzen naiz, maila guztietako lankideen jardunbide egokietatik ikasten dut beste erakunde batzuei kontsulta egiten diet, antzeko kasuei buruz, erabaki bat hartzen lagun diezadaketen jakiteko, eta lankideekin partekatzen dut ezagutza erakundearen zeharkako arazoak konpontzeko.
- Hobekuntza-puntuak identifikatzen ditudanean, hobekuntza proposatzen dut.
- Nire lan-eremuko joeren berri dut: ikasteko edota nire ezagutza partekatzeko aukera eman diezadaketen kongresu/foro/antolakuntzetara joateko aukerak bilatzen ditut.
- Gaitasun teknikoan oinarriturik, berrikuntzaren kultura lantzen dut, hobekuntza eta ikaskuntza kolektiboa dakarten sormena sustatuz eta kudeaketa-modu berrien esperimentazio arduratsua elikatuz.
Lidergoaren garapena
- Giro osasungarria, atsegina eta errespetuzkoa lortzen saiatzen naiz, portaera kaltegarriak, oldarkorrak edo abusuzkoak saihestuz, pertsonen lan-kargak, ordutegiak, pentsatzeko moduak errespetatuz, beraiekin komunikazio asertiboa eta enpatikoa erabilita.
- Helburuak, zereginak eta epeak nire taldearekin planifikatzen ditut.
- Nire taldekideek helburuak lortzeko erabakiak modu autonomoan hartzea sustatzen dut.
- Iritzi ezberdinak errespetatzen ditut, hitz egiteko eta parte hartzeko espazio ireki eta egiazkoak sortzen ditut.
Taldeko lana
- Bilera emankorrak.
- Hitzemandako eginkizunak betetzen ditut.
- Ekitatez banatzen ditugu zereginak eta erantzukizunak kide guztien artean.
- Taldekideei beren zereginak betetzen laguntzen diet. Halaber, iritzia eta lankidetza eskatzen diet lankideei, lan jakin bat arrakastaz egiteko.
