Imagen
Buscador avanzado [EU]
Ermuko Udalak jakinarazten duenez, datozen egunetan hasiko da kaleko argiztapenak aldatzeko hirugarren fasea, Santiago eta Zerukoa auzoak barne hartuko dituena.
Aldaketa horren helburua instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzea da. Izan ere,…
Ur Kontsortzioak –Gipuzkoako Urak S.A.- ohar baten bidez Ermuko abonatuei jakinarazi die abuztuaren 24tik aurrera, astelehena, herriko ur-kontadoreak irakurtzeari ekingo diola. Horrela, kontsumoak ezagutu eta 2015eko hirugarren hiruhilabeteko…
Abuztua atseden garaia izan ohi da jende askorentzat, baina Ermuko udaleko Obra eta Zerbitzuetako lantaldeak ez du etenik egin, eta gure herria egoerarik onenean mantentzeko lanetan dihardu udan ere. Azken asteetan, herrian jende gutxiago dagoela…
Udaleko Obra eta Zerbitzuetako lankideak Berano-Errekaldeko igerilekuan garbiketa eta mantentze lanak egiten ari dira egunotan. Izan ere, igerileku naturala izanik, euriarekin eta haizearekin lokatza, hostoak eta bestelako elementuak iristen dira…
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak urte hasieran eremuak presio handiko ur beroaren bidez garbitzeko makina bat erosi zuen, eta jada hasi da gure herrian martxan.
Makina autopropultsatua da, eta noranzkoz alda daitezkeen lau gurpil ditu.…
Udal Zerbitzuen Alorrak Izelaieta kalean berezituriko hondakinen bilketarako dituen edukiontzien erabilera edo/eta kokapena aldatu duela ezagutzera eman du. Zerbitzu alorrak ohar informatiboa prestatu eta zabaldu du ukituriko eraikin eta…
San Ignazio etxe-taldeko arkupeak eta barruko plazatxoa erreformatzeko lanak amaitu dira. Lanak pasa den apirilaren 29an (asteazkena) hasi ziren eta uztailaren amaieran bukatu ziren.
Hirigintza eta Zerbitzuen udal Alorrak luzatu egin du Ongaraiko ur parkeko instalazioa zabalik edukitzeko ordutegia. Instalazioa egunero eguerdian ireki ordez, ordutegia ordu 1 aurreratu eta goizeko 11etan ireki eta abian jarriko da. Ordutegia…
Asteburuan gertaturiko bandalismoak eta identifikatu ez diren pertsonek instalazioa behar den bezala ez erabiltzeak Ermuko Errekalde igerileku naturala hustu eta garbitzera behartu du, Herri lan eta zerbitzuen alorreko arduradunak aditzera eman…
Uda sasoia ofizialki inauguratuko da ostegun honetan, ekainaren 18an, Berano-Errekaldeko igerileku naturalaren irekierarekin. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, instalazioak egunero zabalik egongo dira datorren irailaren 13ra arte.
Ermuko Gurutze…
Gaur, ekainak 15, Gipuzkoako Urakek abian jarri du Ermuan zerbitzu hori kontratatuta dutenen kontagailu zahar edo matxuratuak aldatzeko kanpaina.
Enpresak argitu duenez, aste honetan zehar burutuko dituen lanak ez zaizkie kobratuko abonatuei.…
Ongarai parkean egin berri den ur-jolastokia jada zabalik dugu atzotik ermuarrok. Egutegiaren arabera uda urtaroa hasteko egun gutxi batzuk falta badira ere, ekainaren lauko ostegunean -atzo- martxan jarri eta ireki zen instalazioa jendearentzat.…
Udalak San Ignazio etxe-taldeko barruko plazatxoa eta arkupeak erreformatu egingo ditu, hirigintza alorrak ezagutzera eman duenez. Auzotarrek lan horiek egiteko behin baino gehiagotan eskatu dute lurra irristakorra zela salatuz, hormak txukundu eta…
Udal Bulego Teknikoa adierazi du gaur gauean irrist ez egiteko inprimazio tratamendua emango duela San Pelaioko espaloian, kaleko 2. zenbakitik 8Bra bitartean –Senenetik garaje sarrerara bitartean-. Zerbitzu atalekoek tratamendu kimikoa emateko…
Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira bihar asteazken goizean lau orduz, gutxi gorabehera. Zerbitzuak esleiturik duen Gipuzkoako Ur Kontsortzioa enpresak eta udaleko lan taldeak horrela…
Ur Kontsortzioak –Gipuzkoako Urak S.Ak- oharra luzatu du Ermuko abonatuei jakinarazteko datorren astean –otsailaren 16ko astelehenetik aurrera- herriko ur-kontadoreak irakurtzenari ekingo diola, kontsumoak ezagutu eta 2015eko lehen hiru hilekoari…
Gaurko ostiral goiza korapilatsua izan dugu, denboralea mantendu eta elurra altuera gutxira botako zuela iragartzen duen aurreikuspena bete baita. Mankomunitatea, udal lan-taldeko kideak eta horien lagungarri aldi baterako kontratatu izan diren…
Gure udalak herrirako dugun emergentzia eta bidezaintza plana abian jarri ditu, meteorologi aurreikuspenari eta jaso ditugun oharrei so eginda, hotza eta elurra ostiralera artean mantenduko direla baitiote. Gobernu taldeko hainbat kidek –alkate eta…
Obra eta Zerbitzuen udal lantaldeak jakinarazi du datorren astean Goienkaleko arrapala mekanikoa zerbitzuz kanpo egongo dela konpondu ahal izateko. Arrapala hori geldirik izango da kateak eta bestelako elementuak aldatu ahal izateko.
Gabon argiak larunbatean piztuko ditugu larunbat iluntzean Ermuan. Aurtengoan ere hainbat elementu apaingarri gehiago izango ditugu gure kaleetan. Argi guztiak jasangarriak dira –ingurumenari katerik gutxiena egiten diotenak- ‘Led’ (diodo argi-…