Imagen
Buscador avanzado [EU]
Emakumeen Topagunean hitzaldia izango da gaur arratsean, non Emakume errefuxiatuen egoera hizpide izango den. Ekimena ‘Martxoaren 8’ko egitarauaren barne dago eta arratsaldeko 6etan hasiko da. Sarrera doan da, libre nahi duen pertsona ororentzat.
2003ko martxoaren 6an ireki zituen ateak Ermuko Emakumeen Topalekuak, Euskal Autonomia Erkidegoko gisa horretako lehenengo azpiegiturak, hain zuzen. Topaleku ermuarrak bide berri bati hasiera eman zion, eta atzetik etorri dira beste hainbat udalerri…
Aurtengo ‘Martxoaren 8ko’ kartel lehiaketa Myriam Cameros nafarrak irabazi du, ‘Evidenciar’ tituluko lanagatik, aste honetan epaimahaiak hartutako erabakiari jarraiki. Lana teknika mistoaz egina dago, grafikoak eta tresna digitalak uztartzen baititu…
Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak Nahita aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du, eta hil honetan berrikuntzaz beterik dator. Izan ere, agerkariak itxuraz aldatu du, bai papereko edizioan, baita digitalean ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du, eta datorren martxoaren 2ra arte, ostirala, Ermuko Emakumeen Topalekuan izango da ikusgai.
Ermuko Udal Berdintasun Kontseilua, Emakumeen Kontseilu izenez ere ezaguna dena, urteko lehen bilerarako bilduko da aste honetan. Asteazkenean izango da saioa, urtarrilak 24, 17:00etatik 19:00etara Emakumeen Topalekuan.
Ermuko Emakumeen Topalekuak lau ikastaro berri antolatu ditu, eta Jabekuntza Eskolaren barnean eskainiko dira datozen asteetan. Tailer guztietan izena emateko epea zabalik dago, eta interesa duten pertsonek Emakumeen Topalekuan bete dezakete eskaera…
Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak udalerrian emakumeen aztarnei ikusgarritasuna emateko eta berreskuratzeko programak lantzen eta bultzatzen ditu, baita berdintasunezko gizartera bidean emakumeek duten eragina balioan jarri ere.
Martxoaren 8an ospatzen da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Ermuko Berdintasun Sailak eta Emakumearen Kontseiluak egun horren egitaraua eta aldarrikapena iragarriko duen kartela hautatzeko lehiaketa antolatu dute beste urte batez. Deialdi honen…
Aurkeztutako lanik onenek erakusketa ibiltaria osatuko dute
Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak lehiaketaren lehenengo edizioko irabazleak iragarri ditu. Lehiaketaren helburua emakumeen sormena eta produkzio…
Aldarte elkarteak, gay, lesbiana eta transexualen arreta zentroak, alegia, LGTBIQ+ erlazioen barneko indarkeria, genero indarkeria al da? Solasaldi ireki interesgarria eskainiko du asteazken honetan, azaroak 29.
Ermuko ‘Beldur Barik 2017’ lehiaketak baditu irabazleak. VIII. Jaialdian –bart arratsean- aurkeztu ziren lanak eta ezagutzera eman zen epaimahai kalifikatzailearen erabakia. Udalak eta Aukera Berdintasunerako udal sailak guztira 600 euro banatu…
Aste honetan gogoan hartuko -azaroaren 25eko larunbatean - Emakumeenganako biolentziaren aurkako Nazioarteko eguna. Borroka eta elkarrenganako errespetuan oinarrituriko berdintasuna eskatzeko eta aldarrikatzeko jardunaldia, nahiz eta aste osoan…
Ermuko Emakumeen Topalekuak ‘Nire begirada: edadeko emakumeak’ tituluko argazki bilduma hartu eta erakusgai jarrita izango du azaroso hilabete osoan zehar. Bildumak Basauriko ‘Marienea’ zentroko proiektu feministan du bere jatorria, adindutako…
Osasun, gizarte eta hezkuntza alorretako 70 profesionaletik gora bildu izan ziren aurreko astean diziplina anitzeko jardunaldira emakumeen genitalen mutilazioa (klitoriaren ablazioa) prebentzioan sakontzeko. Jardunaldiaren antolatzaile izan ziren…
Ermuko Emakumearen Topaguneak ‘Gaza Amal’ tituluko erakusketa jarrita eta ikusgai du hilaren hasieratik. Erakusketara bildutako materialak Sussana Martinek Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziarentzat (UNRWA…
Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak, Bizitzen Fundazioarekin elkarlanean, zaharalduntze feminista tailerra antolatu du.
Ermuko Emakumeen Topalekuak Nahita aldizkariaren zenbaki berria argitaratu du, 2017. urte honetako azkenengoa, eta Beldur Barik lehiaketa-jaialdia dakar portadan. Izan ere, ekimen honen zortzigarren edizioa abian da jada, eta azaroaren 23an festa…
Aste honetan –irailaren 28ko, ostegunean-, Abortatzeko Eskubidearen Eguna izango da munduan. Aldarrikapenerako eguna izango: abortu legal, seguru eta doakoaren aldeko Ekintza Globalerako eguna.
Emakumearen udal Kontseilua datorren asteko asteazkenean, hilaren 27an, bilduko da udaren ondorengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bostetan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan.