Buscador avanzado [EU]

Hilabete baino gutxiago falta da egun oso berezi bat ospatzeko, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Urtero bezala, Ermuko Emakumeen Topalekuak aurtengo martxoaren 8a iragarriko duen kartel lehiaketa antolatu du, eta jada badugu irabazlea.
Datorren martxoaren 5ean, igandea, Lilaton lasterketa ezagunaren 28. edizioa izango da Donostian. Proba honen helburua emakumeak kalean kirola egitera animatzea da, berdintasuna bultzatuz eta kirol munduan emakumeen irudiari ikusgarritasun gehiago…
Ermuko Emakumeen Topalekuak indarrak batu ditu Euskadiko UNRWA Elkartearekin eta hiru emakume palestinarren bisita antolatu du datorren asteazkenerako, otsailak 15. Topaketa arratsaldeko 16:30ean izango da Emakumeen Topalekuan, eta honako hizlariak…
Jone Bengoa Urizar artista eibartarrak feminismoekin eta emakumeen borrokarekin lotutako ilustrazioen erakusketa prestatu du Ermuko Emakumeen Topalekuan.
‘NAhitA’ aldizkaria zorioneko dago, urteurren esanguratsua betetzen duelako: hamargarrena. Bere lehen alea artera zenetik hamar urte bete dira. Horregatik datozen egunetan gure eskuetan izango dugun alea berezia da, 30. zenbakia daramana. Azalak…
Ermuko Tratu Onen Aldeko Plataformak eta Berdintasun Kontseiluak kontzentrazioa deitu dute gaurko, ostirala, urtarrilak 20, arratsaldeko 19:00etan Orbe Kardinala plazan, gure gizartean oraindik ere bizi dugun indarkeria matxista salatzeko.…
Nerea del Campo Agirre irakasleak indarkeria matxistari eta salaketa jartzeak suposatzen duenari buruzko hitzaldia emango du ostegun honetan –urtarrilaren 26an- Ermuan. Eibartarrak lehenengo pertsonan eta bizitako esperientzia oinarri izanik hitz…
Urte Berriaren eskutik, Ermuko Jabetze Eskolaren programazio berria ere badatorkigu. Urtarriletik martxora bitartean, hiru ikastaro ezberdin eskainiko dira Emakumeen Topalekuan. Berdintasun Alorrak jada, horien berri eman eta zabaltzen du, bere…
Martxoaren 8an ospatzen da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak eta Emakumearen Kontseiluak egun horretarako zabalduko den kartela hautatzeko lehiaketa antolatu dute beste urte batez. Deialdi honen helburua…
Emakumeen Topalekuak ekimen arrakastatsu bati jarraipena emanez hasi du urtea. Trueke Egunak abian dira beste behin, ordainketarik gabeko trukaketak egin ahal izateko. Oraingoan, vintage arropa eta osagarriak izango dira protagonista.
Ermuko Emakumeen Topalekua Gabonetako egutegira egokitu da aurreko urteetan bezala, eta egunotan izango duen jendaurreko ordutegia desberdina izango da. Beraz, aste honetan eta hurrengoan, urtarrilaren 5era arte, Emakumeen Topalekua goizez soilik…
SETEM Hego Haizea GGKEak, Nüshu Gazte Feminista Taldeak eta Eskilarapeko Ateneoak,
Gaur abenduak 15, ezin duzue Supervivencia al Maltrato Machista hitzaldia galdu. Hitzaldia, arratsaldeko 18:00tan, Ermuko Emakumeen Topalekuan izango da.
Ostiral honetan, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aldarrikapenez beteriko eguna izango da, eta Ermuan ere izango du isla hainbat ekimen ezberdinen bitartez.
Azaroaren 20an, igandea, 13:00etan indarkeria matxistaren kontsumoari buruzko antzezpena izango dugu plazako frontoian, Plataforma Tiranteren eskutik. Airo Sedano, Maite Fombellida eta Estibaliz Villa protagonizatzen dute, Estibaliz bera eta Jose…
Ermuko Emakumeen Topalekuak prest dauka azarorako ekitaldien programa, eta hilero bezala nahi eta gustu guztietarako ekintzak programatu dituzte.
Nahita aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du Emakumeen Topalekuak eta ‘Beldur Barik’ ikus-entzunezko lehiaketaren berri ematen du portadan. Lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik dago eta lanak aurkezteko epea azaroaren 9ra arte abian dago.
Ermuko Emakumeen Topalekuak bihar –urriaren 5ª- "Testurak" tituluko bertso-saioa hartuko du, 19:00etatik aurrera. Parte-hartzaile izango dira: Oihana Bartra, Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsolariek. Gai-jartzaile gisa Maite Berriozabal arituko da…
Aste honetan –biharko irailaren 28an, asteazkena-, Abortatzeko Eskubidearen Eguna izango da munduan. Aldarrikapenerako eguna izango: abortu legal, seguru eta doakoaren aldeko Ekintza Globalerako eguna.
Emakumearen udal Kontseilua asteazken honetan, hilaren 21ean, bilduko da udaren ondorengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bostetan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan.